Haur, gazte eta helduek eskalatzeko aukera izango dute larunbatean. (Egilea: Talai Mendi Elkartea)
Maiatzeko azken igandean Kukuarri Eguna izaten da Orion, mendia atsegin duten oriotarrentzat galdu ezineko hitzordua. Tradizioz, goiz partean Kukuarrira igo, meza entzun eta hamaiketakoa egin izan da bertan. Iaztik, ordea, urrats bat aurrera eman eta eguna aitzakitzat hartuta, Kukuarri Astea antolatzen du Talai Mendi Elkarteak.
Mendiko giroa eta mendizaletasuna herritarrengan zabaltzea da Kukuarri Astearen helburua, eta horretarako «ekimen interesgarriak» antolatzen ahalegindu dira Talai Mendi Elkarteko kideak. «Esperientziak erakutsi digu hitzaldiek ez dutela arrakasta handiegirik izaten herritarren artean. Horregatik, ekintza sorta erakargarria antolatzen saiatu gara », azaldu du Mikal Etxeberria elkarteko lehendakariak.
Orientazio lasterketen inguruko ikastaroa izango da aurten berrikuntza. «Orientazio lasterketak mendian egiten dira, mapa bat eta iparrorratza erabiliz. Parte-hartzaileek mapan zehaztuta dituzten balizak edo kontrolak aurkitu behar dituzte», azaldu du Etxeberriak. Biharko orientazio lasterketen inguruko ikastaro teorikoa antolatu dute, eta larunbat goizerako alderdi praktikoa. «Badira oriotarrak orientazio lasterketetan parte hartzen dutenak, eta ekainaren 22rako mota horretako lasterketa bat antolatuko dugu herrian. Dena dela, garrantzitsua iruditzen zitzaigun oriotarrak mota horretako lasterketetan murgiltzeko ikastaroa antolatzea».
Maiatzak 21, gaur
- 19:00etan, kultur etxean.
Sri Lankara (Asiako malkoa) bi hilabetetako bizikleta bidaia bideo emanaldia. Ikusentzunezkoarekin batera, Eneritz Odriozola, Joanna Domingo eta Garbiñe Manterola arituko dira hizlari.
Maiatzak 22, bihar
- 18:30- 20:00, kultur etxean. Orientazio lasterketetarako ikastaroa emango dute, alderdi teorikoa landuz.
Maiatzak 24, larunbata
-11:00etan, kultur etxean bilduta. Orientazio lasterketetako kurtsoko praktikak eskainiko dituzte. Orioko Kultur Etxean bilduko eta handik abiatuko dira.
- 16:00-19:30, kiroldegian eta zimitoriorako horman. Haur eta gaztetxoentzako rokodromoa eta tirolinaantolatuko dituzte, kiroldegian eta zimitoriorako paretan.
Maiatzak 25, igandea
-09:00etan, plazan bilduko dira parte hartzaileak denak batera Kukuarrira igotzeko.
-11:00etan, elizkizuna izango da gurutze ondoan.
-Ondoren, salda beroa eta txorizoa banatuko dituzteTalai Mendikoek Kukuarrin.