Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Matrikulazio garaia zabaldu berri du Juan de Antxieta Musika Eskolak eta haurrak musika ikastera animatzeko, emanaldi berezia eskainiko dute bihar, 18:30etik aurrera, Sanagustinen. Emanaldi horretan, musika eskolan irakasten diren instrumentu guztien erakustaldia egingo dute haurrek, banaka aurrena eta taldean gero.