Asfaltatze lanak egingo dituzte datozen egunetan Zarauzko hainbat kaletan, Nafarroa kalean egiten ari diren biribilgunearen ondorioz. Asfaltatu ahal izateko trafikoan norabide aldaketak egingo dituzte. Ostegunean Mandabide kalera sartzeko edota bertatik ateratzeko Nafarroa kaletik igaro beharko dute herritarrek autoan. Seinalista batek bideratuko du hori. Horrez gain, Zumalakarregi kaletik Lizardi kalera igarotzeko irteera itxita egongo da. Nafarroa kalera heltzeko Mendilauta kaletik jo beharko dute gidariek.
Ostiralean, larunbatean eta igandea obrak hasi zirenetik bezala jarraituko dute trafiko norabideak. Lizardi kaletik iritsi ahalko da Mandabidera eta hortik ateratzeko Nafarroa kaleko norabidea hartu.
Astelehenean, berriz, alderantziz izango da. Mandabide kalera Nafarroa kaletik sartu ahalko dute auto gidariek, eta Lizarditik irten, ohiko zentzuan. Hori guztia 10:00etatik aurrera izango da.