Igandean Txalintxoko egunarekin eman zion hasiera Lagun Onak MB-k aurtengo Mendi Asteari eta gaur, asteartea, hasiko dira proiekzioak. Lehena, Arkaitz Astiazaranen
Euskal Herriko altxorretan barrena, bizikletaz egindako itzuliaren irudien emanaldia izango da, 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan. Bihar, ordu eta leku berean, Imanol Telletxearen
Uda eta negua Eslobenian eskainiko dute, Alpeen alderdi ezezaguna ezagutzeko aukera emanez.
Etzi, ostegunean,
Benan, mendia arnas dokumentala estreinatuko da. 21:30ean izango da hitzordua, Soreasu antzokian. Hona hemen Urola Kostako Hitzak egileei egindako elkarrizketa:
http://youtu.be/i2rNFKsROB4