Asentzioko feria, egun osoko plana

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 25ean, igandean, feria izango da Aian

Egun guztiko plana; goizean goizetik hasi eta eguzkia sartzen den arte. Nekazaritza eta abeltzaintzarekin lotura duten ekintza ezberdinak: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta, animalien erakusketa, lanabesen salmenta, artisautza postuak, baserriko ofizioen erakusketa eta produktuen dastaketa, herri kirolak eta erromeria.  Denetik egongo da Asentzioko ferian, maiatzaren 25ean, igandean, Aian.

Egitarau zabala

Goizean

  • Barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, gozogintza, loreak, ardoa eta beste baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
  • Abere, ganadu, ardi, hegazti eta beste animali bitxien erakusketa.
  • Baserri lanabesen salmenta.
  • Artisautza postuak

Eguerdian

  • Baserriko ofizio erakusketa eta produktuen dastaketa: Euskal baserriko oilasko eta txerri pintxoak, sagardo eta txakolina dastatzeko aukera eta ogi-egileak.

Arratsaldea, 18:00

  • Jose Ramon Izeta: Aiako harri baldarrarekin –109 kg– 30 minututan marka jartzeko ahalegina
  • Agustin Izeta: bere pisu bikoitzean, herri zilindrikoarekin 10 minututan marka jartzeko ahalegina
  • Zarautzeko harri-jasoitzaile eskolakoen emanaldia

Gauean

  • Erromeria: Laja II eta Unai Narbaiza

Aiako Idi proba elkarteak eta Aiako Udalak antolatutako jaia da hainbat laguntzaileekin batera. Probak Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaileen kontrolpean egingo dira. Baina probaz gain erakusketak, salmentak eta dastaketak ere egongo dira. Egun osoko plana da, hortaz, antolatu dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide