Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean hasi eta igandera arte, San Pankrazio jaiak ospatuko dira Estazioko auzoan. Urte berezia da gainera, jaien 50. urteurrena betetzen baita aurten. Hemen daukazue egitaraua: Maiatzak 23, ostirala 23:00etan, rock kontzertua: Cant Explain, Voltai...
Ostiralean hasi eta igandera arte, San Pankrazio jaiak ospatuko dira Estazioko auzoan. Urte berezia da gainera, jaien 50. urteurrena betetzen baita aurten. Hemen daukazue egitaraua: Maiatzak 23, ostirala 23:00etan, rock kontzertua: Cant Explain, Voltaia eta Esclavos del Gobierno. Maiatzak 24, larunbata 12:00etan, txupinazoa. Jarraian, haurrentzat jolasak. Pintxo poteoa Lagun-Artea taberna eta txosnaren artean. 14:30ean, 1965. urteko antolatzaile eta laguntzaileen bazkaria basusta jatetxean. 16:30ean, mus txapelketa. 18:30ean, haurrentzako txokolatada. 19:00etan, dantza neoklasikoa, Maiatza Dantzan. Jarraian, sagardo dastatzea. 20:00etan, Egan. 23:00etan, Egan. Maiatzak 25, igandea 10:30ean, hamaiketakoa. 12:00etan, harri-froga: Aitor Manzisidor (Santa Klara), Jose Maria Bereikua (Belauztegi), Arriola jatetxea (Berriatua).