Munduko hamaika txokotako musikariak bildu dira astebetez Alemaniako Klighenthal hirian, nazioarteko akordeoi lehiaketan parte hartzeko. Han izan da Maria Zubimendi zumaiar gaztea, eta emaitza bikaina lortu du: finalerako sailkatu eta bigarren izan da. Mariak lan asko egin behar izan du lehiaketa prestatzeko, baina orain oso pozik dago egindako musikarekin eta lortutako emaitzarekin. Alemaniara joan aurretik zenbait kontzertu eman zituen han jo beharreko errepertorioarekin. Oxford aretoan jo zuenean grabatu genion hemen ikus dezakezue pieza. Maria Zubimendik Miren Iñargarekin ikasi zuen hainbat urtez eta orain Musikenen dago, Iñaki Alberdiren agindupean. Dagoeneko badu esperientzia nazioarteko lehiaketetan eta sari bat baino gehiago lortu du.