Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udalak andramariak prestatzeko parte hartze prozesua hasita du, eta azken egunetan herritarrek ekarpena egiteko aukera izan dute hainbat modutara. Proposamen horiek jasota, gaur, maiatzak 20, festak antolatzeko bigarren bilera egingo dute, 19:00etan, Elkargunean.
Ekarpenen berri eman eta ekintzak aukeratuko dituzte han, ondoren udaleko batzordeetara helarazi eta andramarietako programaren zirriborroa osatzeko.