Getariarrek Salbatore jaietarako musika taldeak proposatu ditzazkete

Getariako Hitza 2014ko maiatzaren 19a

Giro ederra izan ohi da nagusi salbatoreetan (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dituzte Salbatore festak Getarian, eta bertan jotzeko musika taldeak aukeratu behar ditu Getariako Udalak. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi ditu udalak, iradokizunak lehenbailehen aztertu ahal izateko. Getariarrek proposamenak kultura@getaria.org helbidera bidali behar dituzte maiatzaren 30a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide