Ibarrako taldeak irabazi du emakumeen giza probako desafioa Aian

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 19a

Ibarrako eta Astigarrako taldeek jokatu zuten larunbatean Aian giza proba desafioa. (Egilea: Pablo Aldalur) Larunbat gauean Aian emakumeen giza proba desafioa jokatu zuten Ibarrako eta Astigarragako taldeek. 20 minutuko norgehiagoka estua jokatu zuten bi emakume taldek eta Ibarrako emakume taldea nagusitu zen, 45 plaza eta 1,47 zentimetroko lana eginda. Astigarragako Emarri taldeak, berriz, 42 plaza 3 zinta eta 0,48 zentimetroko lana egin zuen. Ibarrako eta Astigarrako taldeek jokatu zuten larunbatean Aian giza proba desafioa. (Egilea: Pablo Aldalur)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide