Manuel Fernandesek erakusketa ireki du Gure Txeru Elkartean.(Egilea: Aritz Alberdi)
Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, Manuel Fernandes artistaren lanekin erakusketa zabaldu dute asteburuan Getarian Gure Txeru elkartean. Hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, imigrazioren aurpegi gogorra, hezkuntzaren unibertsaltasuna, abortoa eta emakumeen erabakitzeko eskubidea, pertsonok amesteko duten beharra eta memoria historikoa. Larunbat arratsaldean, berriz, Getarian bizi den senegaldar batek hitzaldi informala eman zuen etorkinen gaiaren inguruan.