Atzo Indamendi Eguna ospatu zuten herriko mendizaleek, giro bikainean. Eguraldia lagun,”oso gustora” ibili ziren eta, aspaldiko partez, salda, txorixoa eta haragia gurutzean jateko aukera izan zuten. Txikienek ere ederki pasa zuten, sari eta guzti. Datorren asteko txangoa Tolosa aldean izango da.Datorren igandean, maiatzaren 25ean, goiz buelta Tolosa aldera egingo du Inda Mendi elkarteak: Izaskunetik abiatu, Uzturrera igo eta Izaskunera buelta. Irteera 8:00etan izango da Txomin Agirre geltokian. Izena emateko deitu goiko estankora (943860357). Helduek 6 euro eta haurrek 4 euro ordaindu beharko dute. Umeekin egiteko buelta polita da.