Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sexu askatasunaren eta aniztasunaren nazioarteko eguna izan zen larunbatean, maiatzaren 17an, eta Zumaiako Udalak honako adierazpen instituzionala plazaratu du: 2014ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu....
Sexu askatasunaren eta aniztasunaren nazioarteko eguna izan zen larunbatean, maiatzaren 17an, eta Zumaiako Udalak honako adierazpen instituzionala plazaratu du: 2014ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu. Zumaiako Udalak berretsi gura du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa. Izan ere, diskriminazio horren funtsean aurreiritziak eta ezjakintasuna daude, eta berdintasun printzipioaren aurkakoa da. Printzipio horren arabera, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere. Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituztela LGTBI taldeek mendebaldeko herrialde asko eta askotan, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren ondorioz sortutako indarkeria, munduko hainbat herrialdetan eragiten diena lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualei. Gaur egun, joera heterosexual, binarista eta heldua posible den arau bakar gisa aurkezten da, eta gainerako aukerak errudun gisa agerrarazten dira. Mendebaldeko sexualitatearen eskuliburua mugatuta dago, beraz, eta onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten dizkie gainerako sexu praktikoei eta identitateei. Egoera horren ondorioz, LGTB taldeen barruan ageri-agerikoa da jendaurrean adierazpen afektibo-sexualak egiteko beldurra. Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta transgenero eta intesexualek askotan intimitatean eta sekretupean baino ez dituzte egiten adierazpen afektibo-sexualak eta identitatearekin [...]