Euskararen alde egindako lana saritu du Zarauzko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 16a

  Euskai Sarien sari banaketa gaur egin dute Zarautzen. (Egilea: Aiora Larrañaga) Euskai Sariak banatu dituzte gaur Zarauzko Udalak eta Euskara Aholku Batzordeak eta herrian euskararen normalizazioan aurrerapauso nabarmenak eman dituzten establezimendu, enpresa zein elkarteen lana aitortu dute. Balio erantsia Zarautzen Saria txikizkako merkataritza establezimenduei zuzendutako saria Iruretagoiena harategiarentzat izan da. Euskara Saretzen Saria sare sozialetan euskara erabiltzen duten norbanako zein entitateei eskainia, Pagoeta Mendi Elkarteak jaso du www.pagoeta.com webuneagatik eta Euskara ere Menuan Saria, tabernari eta jatetxeek euskararen alde egiten duen lana saritzen duena, Eguzki tabernari eman diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide