Mertxe Aizpurua: “Agindua eman da ume lapurtuen kasuak ez ikertzeko”

Baleike 2014ko maiatzaren 16a

  Haur lapurtuen inguruko hitzaldia izango da gaur Zumaian (Alondegian, 18:30ean), Erkibe Kultur Elkarteak antolatuta. Mertxe Aizpurua kaltetuetako bat da: ahizpa ustez lapurtuaren bila dabil. San Telmo kalekoa da Mertxe Aizpuruaren familia. Beraien etxea dagoeneko ez da existitzen; bota egin zuten eta orain etxebizitza bloke berri bat dago. “San Telmo kaleko auzotarrok familia handi bat ginen. Denok etxekoak. Guk ez genuen amonarik ezagutu eta Luisa torera zen guretzat amona. Zenbat marru egiten zigun erderaz hitz egiten genuelako…Edozer gauza behar genuenean, Luisarengana jotzen genuen. Gure ama erditzeko jarri zenean ere, Luisa joan zen amarekin ospitalera”. Zazpigarren seme-alaba zuen Mertxeren amak, baina etxetik kanpo erdituko zuen lehena, Donostiako Gros auzoko klinika batean –bat baino gehiago zegoen orduan inguru hartan eta ez dakite zehazki non–. “Mercedesek neskatxa eder bat” erditu zuela esanez bueltatu zen Luisa etxera, dena ondo zegoelakoan. Baina, handik gutxira, esku hutsik bueltatu zen etxera Mercedes. “Esan zioten bizirik jaio zela baina barrutik osatu gabe, eta hil egin zela. Haurraren gorpua non zegoen galdetuta, esan omen zioten beraiek arduratuko zirela guztiaz”. 1958an edo 1959an gertatu zen; Mertxek 11 edo 12 urte zituen orduan, eta gaiaz ez zen gehiago hitz egin. Berrogei urtetik gora pasa behar izan ziren telebista saio batean antzeko [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide