Scooterrak elkartuko dira igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 16a

Iazko Scooter Eguna (Otola) Scooter zale talde batek Scooter Eguna antolatu du hirugarren urtez Azpeitian. Igandean ospatuko dute, eta dozenaka Vespa eta Lambretta elkartuko dira. 10:00etan ongietorria egingo diete, eta ondoren erakusgarri jarriko dituzte, plazan. Bazkaria ere egingo dute nahi duten guztiek, Sanagustin kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide