Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste hilabete batez, munduko gatazken eta borroka mugimenduen berri emango dute Azpeitiko Gaztetxean, eta oraingoan Mexikoko errealitatea ezagutzeko saioak ari dira eskaintzen. Asteazkenean dokumental bat eskaini ostean, gaur Mexikoren egoera orokorra eta EZLN izango dute hizpide, herrialde horretan ibili den gazte baten eskutik. 19:00etan izango da hitzaldia.