Emakume baserritarrei udalak egindako omenaldia (Antxon Etxebeste)
Zarauzko Udalak omenaldia egin zien atzo emakume baserritarrei Isidro Deunaren Egunaren harira. Ekitaldia Zarauzko udalbatzar aretoan egin zen, eta Hitzez Emakume Baseritarren Elkarteko ordezkariek jaso zuten Uxue Alberdiren bertsoa oinarri duen oroigarria. Bertso hori herriko baserri guztietara bidaliko du udalak. Argazkian ageri dira ezkerretik hasita Hitzez elkarteko Ziortza Balerdi, Maria Jesus Agirregomezkorta eta Rosa Aramendi, Juan Luis Illarramendi alkatea eta Alizia Osa Ingurumen zinegotzia.