Hondartzako erdiko txiringitoaren kontzesiorako lehiaketa martxan jarri du Orioko Udalak

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 15a

Proposamenak ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira

Udalak martxan jarri du Antilla Hondartzako 2. eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateko kontraturako lehiaketa publikoa. Gaur, maiatzaren 15ean irekitzen da proposamenak aurkezteko epea eta...

Proposamenak ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira

Udalak martxan jarri du Antilla Hondartzako 2. eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateko kontraturako lehiaketa publikoa. Gaur, maiatzaren 15ean irekitzen da proposamenak aurkezteko epea eta ekainaren 9ra arte luzatuko da.

Udalak egingo duen kontratua kontzesiokoa izango da, eta hamar urteko iraupena izango du. Baldintza orrian zehaztutako dokumentazioa Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du interesa duenak.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten atzo, maiatzaren 14an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide