Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren ostegunean, maiatzak 22, Azpeitiko Soreasu Antzokian egingo den estreinaldira joaterik ez duenak, izango du Benan, mendia arnas dokumentala ikusteko aukerarik. Maiatzaren 24an, 19:00etan Aizarnan eskainiko dute, berriz, dokumentala.
Gainera, DVD formatuan salgai jarriko dute dokumentala estreinaldiaren egunean bertan, Soreasun. Data horretatik aurrera Lagun Onak-en tabernan eta Aizarnako Aranburu landetxean erosi ahal izango da.