Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean herri jaiak ospatuko dituzte Azkoitian, eta ohi bezala, jan-edana eta azoka izango da plazan. Larunbat gauean txahala jarriko dute erretzen, eta igandean pintxoak eta sagardoa salduko dituzte, eguerdira bitartean. Dena den, udalak andramarietarako hasita duen prozesuan, festen inguruko proposamenak egiten dituztenek doan izango dute pintxoa. Horrekin batera, herriko baserritarrek euren produktuak salduko dituzte. Aurten, Bizkargi Musika Eskolak prestatu duen Tronboi Topaketarekin osatu dute egitaraua. Gipuzkoako 85 ikaslek kalejira egin ondoren, kontzertua emango dute plazan.