Atxilotu dute Azpeitian etxe batean itxita egon den gaztea

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 15a

Azpeitiko Artzubia hiribidea itxita dago, Kiroldegitik Agirreneko etxeetara bitartean. Atxiloketzeko agindua zuen gazte bat etxean itxi da, ertzainak haren bila joan direnean. Arazo psikiatrikoak ditu. Ertzaintzak "susmo txarra" hartu du eta badaezapada inguruko etxeetako  argia eta gasa moztu dituzte. Ertzaintza eta suhiltzaileak lekuan bertan dira. Oraintxe atxilotu dute. Bonba faltsu bat zuen etxean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide