Maiatzaren 23an Azpeitian emakumeen ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 15a

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun sailak emakumeen ikasturte bukaerako jaialdia antolatu dute maiatzaren 23rako. Jaialdiaren barruan, kitarra emanaldia, antzerkia eta afaria izango dira. Afarirako txartelak dagoeneko saltzen jarri dituzte. Txartelak, Azpeitiko udaletxean parekidetasuneko bulegoan edota Emakumeen Txokoan eskuratu daitezke, 20 eurotan. Maiatzaren 23ko jaialdia 18:30ean hasiko da Sanagustin kulturgunean kitarra kontzertuarekin, Amaia Garmendiak zuzenduta. Segidan, 19:00etan, Jabetze Eskolako antzerki tailerrekoek Orekaren desoreka antzezlana egingo dute, Alaitz Olaizolak zuzenduta. Afaria, 21:00etan da, Sanagustinen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide