Gipuzkoako Ikastolen jaiaren,
Kilometroak 2014ko ibilbidea aurkeztu dute Orion. Horrekin batera,
Erria txikota! abestia oinarri hartuta, eta Maialen Sarasua zinemagile oriotarrak gidatutako bideoklipa ezagutarazi dute. Sarasuak Urtzi Garmendia, Olatz Zugasti eta Joseba Orellaren laguntza izan du lan hau osatzeko orduan. Ikus-entzunezkoa egiterako orduan herri arrantzaleetako giroa "mimoz" landu dutela azpimarratu dute.