Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean Ertzaintzak eta Orioko Udaltzaingoak elkarlanean bost mutil gazte atxilotu zituzten txalet batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Orioko Udaltzaingoak atzo 16:00ak aldean txalet batean lapurreta egiten saiatu zirela abisua jaso zuen. Antza denez, lapurrek txirriña jo zuten eta inork atea ireki ez zuenez, hesia salto egin eta lorategiko beirategia kolpatuz etxera sartzen saiatu zen horietako bat. Etxearen jabea zer gertatzen zen ikustera atera zenean korrika alde egin zuen lapurrak. Horretaz gain, Orioko udalbatzain batek bi ezezagun herriko eskaratz batetik ateratzen ikusi zituen, beste hiru lagunek auto batean itxaroten ziten bitartean. 16:30ak inguruan Ertzaintzako agenteek ustezko lapurrak portu inguruan atzeman zituzten eta identifikatu ondoren horietako bat txaletean lapurreta egiten saiatu zena zela ohartu ziren. Bost gazteak atxilotu zituen Ertzaintzak.
Azken astetan herrian gertatu diren lapurreten ondorioz, Orioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak maiatzaren 1etik zaintza lanak egin ditu. Atzo atxilotu zituzten gazteek, Urola Kostan gertatu diren beste lapurretekin zerikusi duten aztertzen ari dira orain.