Helduen Abesbatza Topaketan kantuez gain algarak ere ugari

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 14a

Giro onean ospatu zen pasaden larunbatean, maiatzaren 10ean, Helduen Abesbatza Topaketa

Danbolin Musika Eskolak antolatutako ekimena izan da. Goizean goizetik hasi eta arratsaldera arte luzatu zen topaketa. Herriko plazan bildu ziren Bermeo, Gorliz, ...

Giro onean ospatu zen pasaden larunbatean, maiatzaren 10ean, Helduen Abesbatza Topaketa

Danbolin Musika Eskolak antolatutako ekimena izan da. Goizean goizetik hasi eta arratsaldera arte luzatu zen topaketa. Herriko plazan bildu ziren Bermeo, Gorliz, Mutriku, Lasarte, Lezo eta Orioko Musika Eskoletako 180 abeslari. Oriotik Musika Eskolako ikasleez gain Salatxo abesbatza nahiz Egunsentia abesbatzak hartu zuten parte.

Herrian zehar kantu-jira egin zuten. Abeslariek musika eskolako trikitilari eta pandero joleen laguntza izan zuten, baita herritarrena ere. Abesti ezagunak jo zituztenek entzutera bertaratutakoek kantuan aritzeko aukera ere izan baitzuten. Hori 12:00etan izan zen, eta ordu eta erdi beranduago, 13:30ean, kontzertua eskaini zuten herriko plazan. Kontzertuaren ostean parte hartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu zuten herriko plazan, kioskoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide