Zazpigarren urtea da Zarauztik Mundura kultuaniztasunaren jaialdia antolatzen dutena Zarautzen, eta urteetan "egitaraua aldatzen joan den arren", hasieran ezarritako helburu berarekin presatu dute aurtengoa ere: herriko aniztasuna erakutsi eta bizilagun berriak integratzen laguntzeko asmoarekin. "Kulturartekotasunaren erakuslehio izan nahi du Zarauztik Mundurak", nabarmendu du Irving Castro nikaraguarrak. Jakinarazi duenez, 55 herrialdetatik iritsitako lagunak bizi dira Zarautzen egun. Horien guztien "bilgune" izango da jaialdia Castroren arabera, eta "integrazio tresna" gisa balioko du. Hain zuzen, Argentina, Txile, Maroko, Paraguai, Bolivia, Peru, Venezuela, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Guatemala, Nikaragua, Sahara, Senegal, Errumania eta Pakistandik etorritako zarauztarrek hartuko dute parte festan.
Aurten hainbat berrikuntza izango da. Batetik, herri afaria egingo dute hilaren 23an, Gaztelekuan. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu ditu Ane Eizmendi Jendarte zinegotziak. Horretarako Migrazio zerbitzura deitu (943-005127) beharko du.
Bestetik, Salberdineko lorategian egiten ari diren Senegalgo etxea inauguratzeko erritoa egingo dute hilaren 24ean, larunbatean.
Hona hemen egitaraua:
-Maiatzak 16, ostirala. 18:00etan
7 cajas filma (Paraguai), Modelo aretoan.
-Maiatzak 22, osteguna. 20:00etan
El rey Salomon film laburra (Aragoi-Senegal) eta solasaldia, Sorlekutik zikloaren barruan, Modelo aretoan.
-Maiatzak 23, ostirala.
- 19:00. Donde nace el sol filma (Guatemala), Modelo aretoan.
- 21:00. Herri afaria Gaztelekuan.
- Maiatzak 24, larunbata.
- 21:00. Arima ikuskizuna: Afrikako etxearen inaugurazio erritoa, Salberdingo parkean.
- Maiatzak 25, igandea. VII.Zarauztik Mundura Jaia.
- Egun osoan zehar, Lege Zaharren Enparantzan munduko hainbat herrialdetako gastronomia.
- 12:00. Inaugurazioa.
- 12:15. Jalgi dantza taldea.
- 12:45. Motxian bertso eskola.
- 13:15. Nikaraguako dantzak.
- 17:00. Haur jolasak.
- 18:00. Paraguaiko dantzak.
- 19:00. Munduko dantzak (Itxasmendiko taldea).
- 20:00-22:00. Sin fronteras taldearen kontzertua.
- 22:00. Bukaera.