Sanisidroak Urola Kostan

Olatz Prat 2014ko maiatzaren 14a

Bihar baserritarren santua omentzeko eguna izango da, Isidro Deunarena, hain zuzen. Belar-mozteak, ganaduak eta baratzeak albo batera utzi, eta festaz gozatzeko aitzakia aparta izango dute baserritarrek. Azkoitiko Madariaga auzoan, Azpeitiko Aratz Errekan, Errezilgo Erdoiztan, Getariako Meagan eta Zarautzen antolatu dituzte jai-egitarauak. Madariagan larunbatean izango da festa egun nagusia: goizetik gauera, herri-kirolak, bazkari-afariak, umeentzako askari eta jolasak eta musika izango dira nagusi Azkoitiko auzoan. Azpeitiko Aratz Erreka auzoan ere egun handiak izango dira datozenak. Jan-edanerako juntadizoak  eta musika izango dira festetako protagonistak. Errezilen Isidro Deuna egunean, meza eta bazkari-afariak izango dira trikitilariek lagundurik. Meagan ere festa giroa izango da bihar hasi eta igandera arte. Txakolin eta sagardo dastaketak, herri-kirolak, dantzak, bertsolariak eta trikitilariak izango dira ekitaldi nagusiak. Herriko auzoetan ez ezik, Zarauzko frantziskotarrek ere ospatuko dute Isidro Deunaren eguna bihar. Isidro Deunaren jaiak eskualdean Aratz erreka auzoa, Azpeitia Maiatzak 15, osteguna. - 09:30ean festen hasierako txupinazoa. - 10:00etan mendi buelta, Izazpi-Pagotxeta-Samiño. Bueltan salda eta haragi egosia. - 12:00etan meza nagusia, Azpeitiko Parrokiako abesbatza eta Jose Luis Frantzesenarekin. - Ondoren, biterreoa. - 14:00etan bazkaria. - 19:00etan triki-poteoa, taberna eta eskola artean. - 20:45ean mamijana, nahi duten guztientzat afaria. - Egun osoan zehar Aritz eta Asier trikitilarien musika. - 02:30ean baratxuri-zopa jana, lehenengo festa eguna amaitzeko. Maiatzak 16, ostirala. - 18:30ean suziriak, lanetik bueltan festarako gogoa azkar pizteko. - 19:00etan bertso-poteoa eskola eta taberna artean. - 21:00etan bertso afaria, nahi duen ororentzat. Bertsotan ariko dira Ander Urbieta Lazkao Txiki eta Josu Oiartzabal Xenpelar bertsolariak. - Arratsaldean eta afalondoan, goizalderarte,  Hitzeder eta Lidia trikitilariak ariko dira. - 01:00etan lehiaketa xelebrea: 3 arrautza egosi nork azkarrago jan. Irensten laguntzeko nahi den edaria egongo da, eta saria 30 euro eta dozena arrautza izango da. - 04:00etan baratxuri-zopa jana, festei amaiera emateko. Erdoizta auzoa, Errezil Maiatzak 15, osteguna. - 12:00etan meza. - Eguerdian, auzo bazkaria izango da. - Gauean, afaria izango da nahi duenarentzat. - Egun osoan zehar, trikitilariek alaituko dute festa. Madariaga auzoa, Azkoitia Maiatzak 15, osteguna. - 11:00etan meza. - 12:00etan hamaiketakoa. Maiatzak 16, ostirala. - 21:30ean Mus Txapelketa Otarren. Izena emateko 943-85 37 56 telefonora deitu behar da. Izen-ematea: 20 euro bikoteko. Maiatzak 17, larunbata. - 11:00etan meza. - 11:45ean pilota partidak. - 12:00etan herritarren arteko herri kirolak. - 14:30ean auzo-bazkaria eta ondoren, omenaldia. - 16:30ean umeentzako askaria eta mozorro desfilea. - 18:00etan, giza-proba. - 19:00etan, ume jolasak, Zelai Luzen Animau taldearekin. - 21:00etan, afaria Otarren. Meaga auzoa, Getaria Maiatzak 15, osteguna. - 11:15ean festen hasierako suziria eta ikurrina igotzea. - 11:30ean meza eta prozesioa. - Ondoren, txakolin dastaketa, txerri errearekin. - 14:00etan auzoko adinekoen bazkaria. - 22:00etan Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria. Maiatzak 16, ostirala. - 21:00etan bertso afaria Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. - Ondoren, Mikel Egibar disko jartzailea. Maiatzak 17, larunbata. - 17:00etan, Gorriti eta bere animalia.k - Ordu berean, txokolatea eta opilak. - 23:00etan, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria. Maiatzak 18, igandea. - 11:30ean Gure Txeru dantza taldea. - Bitartean Sagardo dastaketa txerriki errearekin. - Ordu bertsuan, esku pilota partidak: Kajuategi anaiak Garrastazuren eta Manterolaren aurka. - Goiz osoan zehar, Izer eta Alabier trikitilariak. - 17:00etan, Askizu eta Meaga auzoen arteko herri-jolas lehia. - Ordu bertsuan, pala partida: Nerea-Garbiñe / Olatz -Eva. - Festen amaiera, Izer eta Alabier trikitilariekin. Zarautz Maiatzak 15, osteguna. - 10:00etan meza Frantziskotarren elizan. - 11:00etan hamaiketakoa eliza ondoko gelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide