Sanpelaioak antolatzeko bilera egingo dute ostiralean, Munoan

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 13a

http://youtu.be/66dSGT7eqIE

http://youtu.be/66dSGT7eqIE "Herriko festak geroz eta gertuago ditugu, eta benetan herritik eta herritarrentzen, eta denongandik eta denontzat nahi" dituenez, sanpelaioak antolatzeko asanblada egingo du Gurekin Jai festa batzordeak ostiralean. Munoa plazan izango da (euria eginez gero, Munoa azpian) 17:30ean. Bertan egitarauaren inguruan jardungo dute: zer antolatu nahi duten, zer aldatuko luketen... "Egitarauari forma emango diogu guk nahi dugun moduan", diote Gurekin Jaikoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide