Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kitarra eta baxua elektrikoaren mantenuari buruzko ikastaroa emango dute larunbatean, Putzuzulo gaztetxean. Saio teoriko-praktikoa izango da. Jakinarazi dutenez, ez da derrigorrezkoa kitarra edota baxua eramatea, baina eramanez gero, askotariko tresnei buruz jarduteko aukera izango dela ohartarazi dute. 11:00etan hasiko da eta bi ordu iraungo du. Doan izango da.