Bidezko merkataritzari buruzko jardunaldia egingo dute ostegunean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 13a

Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzari lotutako jardunaldi bat antolatu du ostegunerako, Mercadeco eta Murkil Zarauzko dendarien elkartearen laguntzarekin. Bertan merkataritza mota horri buruzko azalpenak emango dituzte Emauseko kideek , Euskal Herriko Bidezko Merkataritzaren Aldeko Hirien nazioarteko kanpainaren koordinatzaileek eta Mercaekoko kideek. Ondoren mahai ingurua ere egingo da. Jardunaldia merkartarientzat soilik dela nabarmendu dute. Turismo Bulegoan izango da 15.00etatik 16.30era. Parte-hartzaileek   943- 83 09 90 telefonora deitu beharko dute bertaratuko direla berresteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide