Astelehenean, 18:30etan, Euskadi Irratia sintonizatuz gero posible da KARKARAko kideren baten ahotsa entzutea eta Orio edo Aia albiste izatea. Izan ere, 2013ko iraila geroztik, txandaka, TOKIKOMeko hedabideak Mezularia saioan hartzen dugu parte.
Bederatzigarren hilabetea da hau, Mezularian gaudela, Orion eta Aian gertatu denaren mezua zabaltzen. Debuta Iñaki Iturainek egin zuen, azaroaren 4an. Saioa hemen entzun daiteke.
Azkenekoz maiatzaren 5ean izan ginen. Batetik, Orioko kanpinaz hitz egin genuen eta bertako zuzendaria elkarrizketatu genuen; bestetik, KARKARAren 25. urteurrenaz hitz egin genuen. Mende erdia betetzea ospatzeko aitzakia da, hortaz, egingo dugun ospakizunaz aritu ginen hizketan. Hilaren amaieran, maiatzaren 27an, aurkeztuko dugun webguneaz ere mintzatu ginen. Klik hemen entzuteko.
Igandeko Berria egunkarian honen guztiaren inguruan idatzi zuen Xabier Lasak. Bere ustetan estimatzekoa da KARKARA bezalako hedabideen existentzia bistaratzea eta inguruko albisteen doinua belarriratzea. Mezularia saioak primerako aukera ematen duela azpimarratzen du KARKARA mezulari izateaz gain protagonista ere bihurtzeko. Albistea irakurtzeko egin klik hemen.