Erria Txikota! Asteko egitaraua

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko maiatzaren 13a

Maiatzak 13, asteartea - 17:00etan, Kilometroak Lagunkoia. Ibilbideari begirada adinekoen eskutik hitzaldia Ikastolako areto nagusian. - 19:00etan, Orio, herri hezitzailea? mahai ingurua Ikastolako aretoan. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Heldu lantaldeko Nerea Agirre eta Olaia Jimenez eta Orioko Curriculuma taldeko Iñigo Gaiton izango dira hizlariak. Maiatzak 14, asteazkena - 19:00etan, Balearen ondarea hitzaldia emango du Albaola Elkarteko kide Jon Maiak. Maiatzak 15, osteguna - 19:00etan, Arrantzatik Arraunera: itsas kultur ondare biziena da arrauna Orion mahai ingurua Ikastolako aretoan. Jose Luis Korta, Joxean Olaskoaga, Jon Salsamendi, Mikel Orbañanos eta Igor Makazaga izango dira hizlariak. Maiatzak 16, ostirala - 17:00etan, piragua irteera egingo dute errioan zehar Arraun Etxean hasita. Maiatzak 17, larunbata - 09:00etatik 14:00etara, Bigarren Eskuko Mugikortasun Truke Azoka izango da plazan. - 13:00etatik aurrera, pintxo pote kulturala plazatik hasita. - 22:00etan hasita, Aukeran Dantza Konpainiak Geltokia ikuskizuna eskainiko du. Maiatzak 18, igandea - 10:00etan, Kilometroetako zirkuituari bira Ikastolatik hasita. - 12:00etan, haur jolasak eta hamaiketakoa Ikastola aurreko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide