Basustako kanpina: proiektutik errealitatera

Baleike 2014ko maiatzaren 13a

Makina hondeatzaileak lanean hasiak dira Basustako magalean, Zumaiako kanpina ezarriko den eremuan. Bi urte eta erdiz proiektu honetan inbertituko zuen norbaiten bila ibili eta gero, Basusta etxekoek lortu dute azkenean finantziazioa eta lanak abian dira. Arazorik ez bada, 157 partzelako kanpina 2015eko otsailean zabalduko da eta urte horretako Aste Santurako funtzionamenduan izango da. Hemen irakur dezakezue Baleike aldizkarian argitaratutako erreportajea.Basustako haztegiko instalazio zaharrak eraisten dabiltza makinak. Metro gutxira, etxe zaharretik hurbil, egur prentsatuarekin egindako teilatu berdeko bungalow bat dago. Bertan aurkitu dugu lanean Juan Luis Saez. Ordenagailuaren aurrean, telefonoa eskuan, datozen egunetarako agenda ordenatzen dabil. “Salgai ditugun bungalowak erosteko interesa dutenen zerrenda bat dut eta datozen egunetarako elkarrizketak zehazten nabil”. Bi logela, egongela, komuna, sukaldea eta balkoi txikia sarreran dauzka bungalowak. Kanpotik txikia dirudi, baina eroso egoteko baldintzak ditu etxe mugikorrak. “Burgoseko enpresa batek egin dizkigu. Tratua egin dugu guk beraiei erosiko dizkiogula bungalowak eta beraiek ez dizkietela beste inori salduko modelo honetako etxeak”. Are gehiago: Zumaia izena jarri diote modelo honi. Horrelakoak, handiagoak eta pixka bat txikiagoak ere jarriko dira Artadira eta Beduako irletara, Usurbiribillagara, ematen duen mendi hegalean. Ideia 2009an Orain bost urte izan zuen Saezek Basustako lursailetan kanpina jartzeko ideia. 2012an Baleikeri egindako adierazpenetan hala zioen: “Guk [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide