Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/8vDKCygva6I
Zestoan Gure Esku Dago Eguna antolatzen ari dira maiatzaren 24rako. Egun hauetan orduan aurkeztuko duten bideo bat ari dira prestatzen, herritarrekin. Ahotsak maiatzaren 2an grabatu zituzten Gaztain estudioan. Horrez gain, Gure Esku Dago mugimenduaren berri emateko auzoetan bilerak egin dituzte. "Arroa Goiko, Aizarnako, Lasaoko eta Iraetako auzotarrekin bildu gara, eta harrera ona izan dugu". Ekainaren 8ko giza katerako metroak erosteko auzoetan arduradun batzuk jarri dituzte eta auzotarrek haiengana jo beharko dute metroa eskuratzeko. Honakoak dira auzoetako arduradunak: Arroa Goian, Beñat Arakistain, Iraetan Iban Narbaiza eta Aizarnan Josune Irure.