Isabel Celaak Wert legeari buruz hitzaldia emango du Zarautzen, ostegunean

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 12a

Zarauzko PSE-EEk deituta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilari izandako Isabel Celaak PPko Jose Ignacio Wertek bultzatutako hezkuntza lege berriari buruzko hitzaldia emango du maiatzaren 15ean, ostegunean.  18:30ean izango da, Zazpi kulturgunean. Sarrera irekia izango da. Gaia "interesgarria" denez  eta "gaurkotasun handia" duenez, Zarauzko PSE-EEk herritar oro bertaratzera gonbidatu dituzte. "Hezkuntza arloan aditua den Celaak LOMCE legeak hezkuntza sisteman eragingo dituen kalteen berri emango digu. Bertaratzen direnek kontseilari ohiari gaiari buruzko edozein galdera egiteko aukera izango dute", nabarmendu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide