Ekainaren hasierara arte, hainbat jardunaldi antolatu du Zarauzko Arkamurka Natur Taldeak. Pasa den hilaren 10ean itsas hegazti eta zetazeoak ikustera joan ziren Getariako San Anton lurmuturrera eta hilaren 1ean Iruñeara joan ziren Aitor Leizarekin parte-hartzaileak. Hona hemen datozen egunetarako antolatu dituzten irteeren zerrenda:
- Maiatzak 18, igandea. Zarauzko harraldeko bizidunak ezagutu zituzten parte-hartzaileek Aitor Leizaren eskutik. Elkartearen egoitzan elkartuko dira, 11:00etan.
- Maiatzak 27, asteartea. Ibaien prozesuen ikerketatik, aldaketa globalen ondorioen ulermenera hitzaldia, Ibon Aristiren eskutik . Arkamurkan elkartuko dira, 21:00etan.
- Maiatzak 31, larunbata. Landarbideko landareak ezagutuko dituzte, Txilikuren gidaritzapean. Arkamurkan elkartuko dira, 08:00etan.
- Ekainaren 7a, larunbata. Iturrarango lorategi botanikon bisita gidatua, Paco Garinekin. Kopuru mugatua. Interesa dutenek Iturrarango Parke-Etxera deitu beharko dute.
Informazio zabalagoa eskuratzeko, bisitatu
Arkamurka Natur Taldearen bloga.