'Errenazimentu Chic-a' erakusketako hainbat argazki. (Egilea: Cristobal Balenciaga Museoa)
Pasa den ostiralean
Errenazimentu chic-a: modako diseinu eta argazkiak erakusketa inauguratu zuten Cristobal Balenciaga Museoan. Proiektua Errioxako ESDIR diseinu goi eskolako irakasleek eta ikasleek egindako lanaren emaitza da; Errenazimentu garaian margotutako moda aztertu eta interpretatu dute erakusketa sortzeko, eta uztailaren 20ra bitartean izango da ikusgai Getariako museoan.
Garaiko dokumentazioaz baliatuz eta hainbat material ikertuz, koadro bakoitzeko jantzien interpretazioa egin dute aurrena, eta ondoren, Errenazimentu garaiko erretratuetan oinarrituta jantziak eta osagarriak diseinatu dituzte. Jantziak egin ondoren, margolanak eszenaratu dituzte eta ikuspegi garaikidetik abiatuz argazkiak atera dizkiete. Tamainu handiko 14argazkik, 8 manikik eta 3 bustok osatzen dute erakusketa, eta proiektuaren lan-prozesua erakusketen duen ikus-entzunekoa ere aurkeztu dute.
Diseinuko sormen-laborategia
Errenazimentu chic-a: modako diseinu eta argazkiak erakusketaren harira diseinuko sormen laborategia egingo dute Cristobal Balenciaga Museoan, ESDIR moda goi eskolako Moda Diseinu Saileko buru Ana Magaña Oruek zuzenduta. Bertan, erreferentzia artistikoetan oinarrituta diseinu bilduma sortzeko eman beharreko urratsak landuko dituzte. Horretarako, lehenik eta behin margolanetan oinarritutako pertsonaien janzketa aztertuko dute, formazko erreferenteak, kolore sortak, materialak eta akaberak hain zuzen ere. Ondoren, moda marrazkiak egingo dituzte inspirazio taula batean biltzeko.