Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 10:00ak jotzearekin batera, 160 korrikalari inguruk ekin diote gaur goizean Lagun Onak MBk antolatutako X. Izarraizko mendi lasterketari. Euri langarrak eta tartekako zaparradek are zailagoa egin dute bestela ere zaila den proba. Baina, oztopo guztiak gaindituta, Imanol Goñi eatarra (1:56:03) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra (2:28:52) izan dira txapeldunak. Gizonezkoetan bigarren sailkatu da Xabat Manzisidor azpeitiarra (1:56:50), hirugarren Ibai Letamendi oñatiarra (1:57:32) eta laugarren postuan iritsi da helmugara Abderrahim El Qayed tolosarra (1:57:32). Emakumezkoetan bigarren iritsi da Nerea Amilibia (2:37:13), Monserrat Vazquez bilbotarra (2:38:52) hirugarren eta laugarren, berriz, Sonia Regueiro mendiolatarra (2:40:46).