Perez eta Zabaleta izan dira Xeyek antolatutako kilometro bateko lasterketan garaile

Olatz Prat 2014ko maiatzaren 10a

Bigarren urtez, Azkoitiko eta Azpeitiko Xeye Atletismo Taldeak kilometro bateko lasterketa egin du gaur arratsaldean. 20 lagunek hartu dute parte, sei emakumezkok eta hamalau gizonezkok. Iaz bezala, bi helburu bete nahi zituzten probarekin; batetik, gutxienez hamar korrikalarik proba hiru minutu azpitik amaitzea eta bestetik, hamar lagunen artean 30 minutu baino gutxiago osatzea. Eta iaz bezala, bete egin dira, aurten ere, bi helburuak. Jon Perez izan da gizonezkoetan marka onena egin duena (2:35) eta Jone Zabaleta izan da emakumezkoetan bizkorrena (3:03).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide