Bost agintalditako udal ordezkariak bildu ditu Azpeitiko Gure Esku Dagok

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 10a

Udal ordezkari direnen eta izan direnen agerraldia. Arg: Julene Frantzesena_Uztarria Irudi historikoa izan da gaur goizean Azpeitiko plazan ikusi dena, bost agintalditako udal ordezkariak batera erabakitzeko eskubidearen alde Gure Esku Dagok deitutako agerraldian. Mahaian eseri dira egungo alkate Eneko Etxeberria eta lau alkate ohi, Luciano Lazkano, Jose Mari Bastida, Julian Eizmendi eta Iñaki Errazkin, Azpeitiko Gure Esku Dagoko Josu Alberorekin batera. Atzean agintaldi horietako 50 hautetsi inguru bildu dira. Modu honetan, bat egin dute Gure Esku Dagok ekainaren 8rako antolatu duen giza katearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide