Soinu teknikari ikastaroarekin ekin diete Musika Errebolta Feminista jardunaldiei, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 10a

Aran Vicedo (erdian), hainbat pauta ematen Putzuzulon. Amaia Ventas Eguerdian ekin diete Musika Errebolta Feminista  jardunaldiari Zarautzen. Bigarren urtez antolatu dute, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko musika sortzerakoan, jotzerakoan, entzuterakoan, dantzatzerakoan eta soinua jartzerakoan. Soinu teknikari ikastaroa egin dute Putzuzulon hainbat pertsonek, Aran Vicedoren gidaritzapean. Musika ekipo baten muntaiaz eta erabileraz ikasi dute parte-hartzaileek. Arratsaldean jarraituko dute egitarauarekin. 18:00etan Tomar el escenario dokumentalaren aurkezpena izango da Elena Idoate egilearen eskutik. Dokumentalak musika alternatiboan parte hartzen duten emakumeen esperientziak eta bizipenak jasotzen ditu, eta rol eta estereotipo sexistei muzin egin eta beraien lekua defendatu eta aldarrikatu duten emakumeen testigantzak ezagutarazi. Hainbat kontzerturekin borobilduko dute eguna. 22:00etatik aurrera, Pitu Kaleya, Molly G, Hijas del no eta Las Kasettes musika taldeak igoko dira oholtza gainera. Horretaz gain, Korta y pega eta Conectate Linda: Patty Hearst vs. Taco de Raya dj-ek emanaldia eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide