Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/5iu7rR_s5HE
Urtero legez, egun batzuk lehenago hasi dira Santa Marina Eguna ospatzen Zarautzen. Gaur ekin diete ospakizunei, XXV. Santa Marina Pilota Txapelketarekin. Bi mailetako finalerdiak jokatu dituzte gaztetxoek 10:30etik aurrera.
Arratsaldeko 16:30ean, berriz, Santa Marinako XXXIII. Mus txapelketa jokatuko dute lau erregera, lau hamarrekora eta lau ustelera. Ordu erdi lehenago eman ahalko da izena Santa Marinako plazan eta 30 euro ordaindu bikoteko. 900 eurotik gora banatuko dituzte saritan.