Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/BgghRh-u9xo
Helduen Abesbatza Topaketa egin dute gaur goizean Orion, Danbolin Musika Eskolak antolatuta. Bermeo, Gorliz, Mutriku, Lasarte, Lezo eta Orioko—horien artean, Orioko Musika Eskolako kantuko ikasleak, Salatxo abesbatza eta Egunsentia abesbatzak— 180 abeslari elkartu dira, elkarrekin kantu jira egiteko. Abesti ezagunak kantatu dituzte herriko txoko guztietan, Orioko Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek lagunduta. 13:30ean, herriko plazan kontzertua eskaini dute.