Helduen Abesbatza Topaketa egingo da Orion maiatzaren 10ean

Karkara.eus 2014ko maiatzaren 9a

Danbolin Musika Eskolak antolatu du Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritako musika eskoletako 180 abeslari bilduko dituen topaketa

Bihar, maiatzaren 10ean, Helduen Abesbatza Topaketa egingo da Orion. Bertan, Bermeo, Gorliz, Mutriku, Lasarte, Lezo et...

Danbolin Musika Eskolak antolatu du Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritako musika eskoletako 180 abeslari bilduko dituen topaketa

Bihar, maiatzaren 10ean, Helduen Abesbatza Topaketa egingo da Orion. Bertan, Bermeo, Gorliz, Mutriku, Lasarte, Lezo eta Orioko Musika Eskoletako 180 abeslari elkartuko dira, eta horien artean Orioko Musika Eskolako kantuko ikasleak, Salatxo abesbatza eta Egunsentia abesbatza.

12:00etan kantu-jirarekin hasiko da topaketa. Herri guztian zehar abesti ezagunak kantatzen ibiliko dira, musika eskolako trikitilari eta pandero-joleen laguntzaz.

Kantu-jira eta gero, 13:30etan, kontzertua eskainiko dute herriko plazan. Agur Zaharra, Kantuz, Maritxu nora zoaz, Zazpi lagun eta Txanton Piperri abestiak entzun ahal izango dira kontzertuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide