Erria Txikota! Astea antolatu dute datorren asterako

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 9a

  Erria Txikota! Kilometroak 2014 Jaiaren aurkezpena. Datorren astelehenetik igandera bitartean Erria Txikota! Astea ospatuko dute Orion eta itsas ondarea eta hezkuntza hizpide hartuta hitzaldiak eta mahai inguruak, kultur eta natur jarduerak eta azoka bereziak antolatu dituzte egun horietarako. Horretaz gain,  Erria Txikota! bideokipa eta Kilometrotako ibilbidea ere aurkeztuko dituzte. EGITARAUA Maiatzak 12, astelehena - 19:30ean, Erria txikota! bideokliparen eta Kilometrotako ibilbidearen aurkezpena. Maiatzak 13, asteartea - 17:00etan, Kilometroak Lagunkoia. Ibilbideari begirada adinekoen eskutik Ikastolako areto nagusian. - 19:00etan, Orio, herri hezitzailea? mahai ingurua Ikastolako aretoan. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Heldu lan taldeko Nerea Agirre eta Olaia Jimenez eta Orioko Curriculuma taldeko Iñigo Gaiton izango dira hizlariak. Maiatzak 14, asteazkena, Balea Eguna - 19:00etan, Balearen ondarea hitzaldia emango du Albaola Elkarteko Jon Maiak. Maiatzak 15, osteguna - 19:00etan, Arrantzatik Arraunera: itsas kultur ondare biziena da arrauna Orion mahai ingurua Ikastolako aretoan. Jose Luis Korta, Josean Aizperro, Jon Salsamendi, Mikel Orbañanos eta Igor Makazaga izango dira hizlariak. Maiatzak 16, ostirala - 17:00etan, piragua irteera errioan zehar Arraun Etxean hasita. Maiatzak 17, larunbata - 09:00eatik 14:00etara, Bigarren Eskuko Mugikortasun Truke Azoka plazan. - 13:00etatik aurrera pintxo pote kulturala plazatik hasita. - 22:00etan, Aukeran Dantza Konpainiak Geltokia ikuskizuna eskainiko du. Maiatzak 18, igandea - 10:00etan, Kilometrotako zirkuituari bira ikastolatik hasita. - 12:00etan, haur jolasak eta hamaiketakoa Ikastola aurreko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide