Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baigera Azpeitiko adinekoen elkarteak irteera antolatu du datorren ostegunerako, hilak 15erako. Bizkaiko Enkarterrietan kokatutako Pozalaguako kobak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek goiz partean eta, ondoren, Kantabriako Islares herrian bazkalduko dute. Kantabriako herriren batean arratsaldea pasa eta eta arratserako itzuliko dira etxera.
Interesa dutenek izena eman beharko dute Baigeran.