Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteek XXIII. Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute, eta dagoeneko lanak aurkeztu daitezke. Bi multzotan banatu dituzte parte-hartzaileak; batetik, DBH lehen eta bigarren mailetakoak egongo dira, eta bestetik, hirugarren eta laugarren mailetakoek hartu ahal izango dute parte. Gaia eta neurria librea izango dute, eta lau eta sei bertso artean aurkeztu beharko dituzte. Pertsona bakoitzak bertso sorta bat egin beharko du, eta aukera egongo da pertsona batek sorta bat baino gehiago aurkezteko ere.
Lanak hilaren 14ra bitartean aurkeztu daitezke, xabiermunibebertsoak@gmail.com helbidera edo ikastolako helbidera bidalita: Estrada auzoa, 115 -75 postakutxa. Lehenengo lau postuetan geratzen direnei diru sariak emango dizkiete; 125, 100, 75 eta 50 euro jasoko dituzte, eta Azkoitiko onenak 100 euro irabaziko ditu. Sari banaketa hilaren 26an izango da, Baztartxo antzokian.