Iñaki Kaperotxipiren argazkia.
Udaberriro bezala, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Argazki Bilera antolatu du. Egitasmoa antolatzen duten 22. urtea da aurtengoa, eta hainbat argazkilariren lanak herriko erakusketa aretoetan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Rafael Serras, Iñaki Kaperotxipi eta Adrian Ruiz de Hierro argazkilarien lanen erakusketak ikusgai egongo dira Photomuseum Museoan, Sanz Enea kultur etxean, Torre Luzea aretoan eta Zazpi Arte Galerian.
GXII. Argazki Bilera
- Igandera arte: 8x seriea, 8 begirada. Photomuseumen. Gaurko produktu teknikoak erabiliz prozedura fotografiko zaharrak berreskuratu dituzte egileek. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean zabalik.
- Ekainaren 8ra arte: Bidean. Sanz Enean. Iñaki Kaperotxipi argazkilariak Madagaskargo, Saharako basamortuko, Txina hegoaldeko eta Soqotra irlako irudiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketa egunero 18:00etatik 20:00etara arte izaten da irekita. Egileari buruzko informazio gehiago:
www.ikapero.com
- Ekainaren 8ra arte: El testaferro. Torre Luzean. Rafael Serras izan zen El testaferro film laburreko zuzendari artistikoa, eta bertako irudiak biltzen ditu erakusketak. Egunero zabalik arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
- Igandera arte: Iparralderanzko bazterbidean. Zazpi Arte Galerian. Erakusketa honetan N-1 errepidea bere ingurunetik ikusita jaso du Adrian Ruiz de Hierro argazkilariak. Egilearen iritziz, komunikabide sareen aurrerapenek garai zaharretan ikur handi bihurtu ziren errepideak ahaztutako bidea bihurtzea ekarri du. Erakusketa zabalik egongo da egunero. Lanegunetan arratsaldez ikusi ahalko da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan eta jai egunetan, berriz, egun osoan egongo da zabalik: 12:00etatik 14:00etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldeetan. Informazio gehiago eskuratzeko bisitatu webgune hau:
www.erredehierro.com