'Amets Zirkoa' antzezlana eskainiko dute gaur Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 9a

Getaiko Gazte Asanbladak Amets Zirkoa antzezlana antolatu du gaur gauerako, eta herritarrak saiora gonbidatu nahi dituzte. 22:00etan hasiko da ekitaldia, Getariako Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Ion Martinez eta Saioa Royo dira aktoreak, eta Xorroxkin eta Azken pertsonaien azalean jarriko dira. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera 4 euro kostako dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide